Gizartea -

Osasuna

3.500 produktuk baino gehiagok azukre, grasa eta gatz gutxiago izango dute

Espainiako Gobernuko Osasun ministerioak bultzatutako Lankidetza Planaren baitan bildu dute neurri hori.

Dolors Montserrat, Espainiako Osasun ministroa. Argazkia: EFE
Dolors Montserrat, Espainiako Osasun ministroa. Argazkia: EFE
Dolors Montserrat, Espainiako Osasun ministroa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguneroko erosketa saskian dauden 3.500 produktuk baino gehiagok % 10 azukre, grasa eta gatz gutxiago izango dute orain hasi eta datozen hiru urteetan. Eguneko energia osoaren % 44,5a ematen duten jakiei ezarriko zaie neurri hori: haragia, esnekiak, opilak eta aperitiboak, besteak beste. Herritarren osasuna hobetu eta gaixotasunak saihestea da helburua.   Espainiako Gobernuko Osasun ministerioak elikadura arloko hainbat sektorerekin elikagaien eta edarien osagaiak hobetzeko asmoz bultzatutako Lankidetza Planean txertatutako neurrietako bat da. Dolors Montserrat Osasun ministroak aurkeztu du egitasmoa gaur goizean.

Haurrek, gazteek eta familiek normalean kontsumitzen dituzten produktuak landuko dituzte. Fabrikazio, banaketa eta beste zenbait sektorek azukrea, grasa eta gatza % 18 tik % 5era gutxitzen joateko konpromisoa hartu dute. 500 enpresa inguru dira guztira, nekazaritzako elikagaien sektorearen ia % 100a.

Ekimenaren arabera, elikagai horien edukia hobetuko dute, hainbat osagai moldatuta. Aldaketa horrek ez du eduki energetikoa areagotuko, eta elikadura arloko segurtasuna, zaporea eta testura mantenduko dira, kontsumitzaileek produktua onartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna plantilla Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa