Gizartea -
Europako Kontseiluaren datuak
Bost umetik batek sexu-abusuak jasan ditu Europan
"Zifra ikaragarria da", adierazi du Maud de Boer-Buquicchio Europako Kontseiluko idazkariorde nagusiak.
Erredakzioa
Bost umetik batek sexu-abusuak jasan ditu Europan, Europako Kontseiluak gaur, Moskun, aurkeztutako estatistika baten arabera.
"Zifra ikaragarria da", adierazi du Maud de Boer-Buquicchio Europako Kontseiluko idazkariorde nagusiak prentsaurreko batean. Haurrak indarkeria era guztietatik babestea "lehentasun politiko" bat dela azpimarratu du De Boer-Buquicchiok.
Nazioarteko konbentzioen funtzioa goraipatu du De Boer-Buquicchiok, izan ere, umeen kontrako indarkeriari aurre egiteko Estatuetako neurriak ikuskatzeko eta ebaluatzeko mekanismoak definitzen dituzte.
Giza Eskubideen Europako Konbentzioa izan du hizpide idazkariordeak. 1959ean onartu zuen Europako Kontseiluak eta mota horretako ekintzak gaitzesten ditu.
Umeak sexu-abusuetatik babestu behar direla erantsi du De Boer-Buquicchiok, baina beste eraso ez fisikoengatik ere aldendu behar direla azpimarratu du; genero-indarkeria kasu baten lekuko izatea esatera