Gizartea -

Gizateriaren ondare

Bizkaia Zubiak 125 urte ospatuko ditu kultura eta kirol ekitaldi egitarau batekin

125 zenbakia irudikatuz argiak piztu dituzte asteazken honetan, Zubi Esekiaren urteurrenari hasiera emateko.

Bizkaia Zubia. Artxiboko argazkia: Gonzalo Elorza
Bizkaia Zubia. Artxiboko argazkia: Gonzalo Elorza
Bizkaia Zubiak 125 urte bete ditu

0:56

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaia Zubiak 125 urte beteko ditu aurten. Urteurren berezia ospatzeko kultura eta kirol ekitaldi egitaraua prestatu dute arduradunek, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak antolatutako turismo industria foro bat. UNESCOk Zubi Esekia Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2006an.

Ekitaldien aurkezpenean parte hartu du Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak, Getxoko ibaiertzean. 125 zenbakia irudikatuz argiak piztu dituzte, Zubi Esekiaren urteurrenari hasiera emateko.

Ekitaldien egitaraua urtean zehar zehaztuko dute. Kultura jarduerak (musika, folklore, literatura eta arte plastiko jaialdiak), kirol jarduerak, besteak beste, estropadak eta herri-lasterketak; eta jolas-jarduerak, gastronomiarekin lotutakoak esaterako, daude aurreikusita.

Transbordadore-zubien II. Kongresua

Uztailean Transbordadore-zubien II. Kongresua bertan egingo dute. Era berean, urteko azken hiruhilekoan turismo industriaren foro bat antolatuko du Eusko Jaurlaritzak.

Bizkaia Zubiaren “kultura, ondare eta turismo” balioa goraipatu du Retortillok. Sailburuaren hitzetan, Euskadiko industria ohituraren ikur bat da. “Euskadi berria Zubi Esekiarekin” hasi zela ziurtatu du.

Asier Atutxa Bilboko Portuaren Agintaritzako presidenteak, Mikel Torres eta Imanol Landa Portugalete eta Getxoko alkateek, hurrenez hurren, Lorea Bilbao Bizkaiko Euskara eta Kultura foru diputatuak eta Imanol Pradales Lurralde eta Garapen Ekonomikorako foru diputatuak ekitaldian parte hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Portugalete Sestao albisteak Bizkaia Turismoa Euskadi albisteak EAE Gizartea Albisteak