Gizartea -
Aurkezpena
2010eko Gabonetako Loteria: Aldaketak zozketan eta sariak
Sari handiak hurrengo egunean kobratu ahal izango ditugu. Gainera, 50 urte eta gero, egoitza berri batean egingo dute zozketa.
L.S.
2010eko abenduaren 22an izango den Gabonetako Loteria zozketak berrikuntza nabarmen bi dakartza: alde batetik, zozketa egin eta hurrengo egunean sari handietako dezimoak kobratu ahal izango ditu; gainera, 50 urte ondoren, egoitza berri batek hartuko du aurtengo zozketak.
Estatuko Loteria eta Apustuetako erakundeak (LAE) sektore honekin erlazionatutako ehunka lagun bildu ditu Madrileko Capitol zinema-aretoetan, 2010eko Gabonetako Loteriaren (abenduaren 22an) eta 2011ko Erregetako Loteriaren (urtarrilaren 6an) zozketen inguruko nobedade guztiak aurkezteko.
Gabonetako Loteria Zozketan 3.000 eurotik gorako saria irabazten dutenek ("sari handiak" bezala ezagutzen direnak), lehen aldiz, zozketa egin eta hurrengo egunean kobratu ahal izango dituzte. Orain arte, zozketa egin ondoren, bederatzi egun itxaron behar zituzten dirua lortzeko. Iazko salmentekin alderatuta, aurten %1 eta %2ren arteko loteria gehiago salduko dela aurreikusi du Estatuko Loteriaren erakundeak. 2009. urtean, 2.702 milioi euro gastatu zuten loterian. Egoitza aldaketa izango da aurtengo zozketaren berrikuntzarik azpimagarriena. 50 urtez jarraian leku berean ospatu ondoren, Madrilgo Kongresu Jauregiak hartuko du aurten lehen aldiz "munduko sari potoloenaren" zozketa.
Zozketaren aurkezpenarekin batera, telebistan emitituko duten iragarkia ere plazaratu dute. Iragarkiak denbora-bidaia baten itxura egiten du; haurtzaroko ametsei itzultzen da, eta ohiko ipuinetan inspirazioa hartzen du; halere, zenbait elementu urratzaile sartzen ditu (Errauskine beirazko zapata bat apurtzen eta zapatila moderno batzuk janzten) eta "Zori oneko Jainkosa" Lurrera jaisten dela bukatzen da.