Gizartea -

Zezenketak

Zezenen etorkizunari buruzko eztabaida baztertu du Legebiltzarrak

Ezker Batuak ez-legezko proposamena aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzari zezenak 1993ko babes legean sartzea eskatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak zezenketen etorkizunari buruzko eztabaida baztertu du gaur, Ezker Batuak (EB) aurkeztutako ekimena atzera bota ostean. Animalien babeserako legea erreformatzea eskatzen zuen EBk, zezenen salbuespenarekin amaitzeko.

EBk ez-legezko proposamen bat aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzari zezenak 1993ko babes legean sartzea eskatzeko. 2012tik aurrera zezenketak debekatzea onartu zuen Kataluniako Parlamentuak.

Era berean, zezenketak babesteko eta sustatzeko diru-laguntza publikoak bukatzea eskatzen zuen EBk.

Aralarreko eta EAko lau legebiltzarkideen babesa jaso du proposamenak. Mikel Aranak (EB) ere alde bozkatu du. EAJ abstenitu egin da eta PSEk, PPk eta UPyDk kontrako botoa eman dute.

Bi zuzenketa

PPk eta EAJk aurkeztutako bi osoko zuzenketak atzera bota ditu Eusko Legebiltzarrak.

"Zezenketetaz gozatzeko" espainiar guztien berdintasuna bermatzea proposatu du PPk, "kultura ondarearen parte direlako Espainia osoan". Gai horretan aldaketak Diputatuen Kongresuan egin behar izatea proposatu du PPk.

Animalien babeserako legea aldatzeko egitasmo bat aurkeztea planteatu dio Eusko Jaurlaritzari EAJk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea