Gizartea -

Bizkaia

Larrabetzuko luiziaren ondorioz BI-3102 errepideak 3 edo 4 hile itxita emango ditu

Mendi-magalean ezegonkortasun handia da. Horregatik, zonaldera ez hurbiltzeko gomendioa eman dute agintariek, arriskutsua izan daitekeelako.

Autoa lokatz eta arbolen artean geratu da harrapatuta. Argazkia: BFA
Luiziak harrapatutako autoa, BI-3102 errepidean, Larrabetzun. Argazkia: BFA
Larrabetzu eta Fika artean izandako luizia, airetik ikusita

4:44

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mendi-hegal baten luiziak BI-3102 errepidearen zati bat txikitu du goizaldean, Larrabetzun (Bizkaia). Lur-jausiaren ondorioz errepideak hiru edo lau hilabete itxita eman beharko ditu. Azpiegiturak kalte handiak ditu. Horrela, Gamiz-Fika eta Larrabetzu/Morga artean trafikoa desbideratuko dute.

Mendi-magalean ezegonkortasun handia da. Horregatik, zonaldera ez hurbiltzeko gomendioa eman dute agintariek, arriskutsua izan daitekeelako.

Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, teknikariak lur-eremua aztertzen ari dira BI-3102 errepidearen inguruan (Mungia-Astoreka), Astoreka gainetik gertu. Mendi-hegalaren haustura handia gertatu da goizaldean, eta errepideari eragin dio.

Lur-sail pribatua da. Ezegonkortasun handia eta mugimenduak gertatzen ari dira oraindik. Horregatik, zonaldera ez gerturatzeko gomendioa eman dute arduradunek, arriskutsua izan daitekeelako.

25.000 metro karratuko lur-irristatzea

Luiziak 25.000 metro karratuko eremuari eragin diola ondorioztatu dute lehen azterketek. Lur-jausiak BI-3102 errepidea harrapatu du tartean.

Luiziak kalte handiak sortu ditu BI-3102 errepidean. Azterketa sakonago bat egiteko zain, errepidearen 300 metro luze eta 100 metro zabal kaltetu ditu lur-jausiak.

Honenbestez, errepidea itxi behar izan dute eta Gerekiz gainetik zirkulazioa desbideratzeko ibilbideak prestatzen ari dira. Gutxienez, hiru edo lau hilabete itxita eman beharko ditu errepideak.

Hala eta guztiz ere, kalteen azterketa sakonago bat egin behar dute oraindik, eta errepidea konpontzeko aukera ezberdinak aztertu.

BI3120 MORGA LARRABETZU Argazkia Bizkaiko Foru Aldundia

LARRABETZU MORGA ERREPIDEA LUIZIA argazkia BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

LUIZIA LARRABETZU MORGA AUTOA BI-3102 foto: Bizkaiko Foru Aldundia

Argazkiak: Bizkaiko Foru Aldundia

 

 

WhatsApp bidez biralizatutako argazkiak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Azken ordukoa Bizkaia Gizartea albisteak Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Bilbon Gaurko azken ordukoa Harri-jausiak Zer gertatzen ari da Larrabetzu?