Gizartea -
Trafikoa
Bi pertsona zauritu dira Arrontegiko zubian sei autok talka eginda
Ilara luzeak sortu dira N-637 errepidean (Txorierriko igarobidean) eta A-8 autobidean.
EITB.EUS
Hainbat autok istripua izan dute goizean Arrontegiko zubian (N-637), Barakaldo parean eta Gurutzeta auzora bidean, eta bi pertsona zauritu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Argitu gabeko arrazoiak tarteko, sei autok egin dute talka 07:30 aldera Gurutzetako noranzkoan (A-8rantz). Bi pertsona eraman dituzte ospitalera, zaurituta.
Bi errei itxi behar izan dituzte Gurutzetako noranzkoan eta auto ilara luzeak sortu dira N-637 errepide horretan, Txorierriko igarobiderantz, eta A-8 autobidean. 09:00ak aldera, istripua izan duten ibilgailuak eraman dituzte garabiek, eta egoera normaltasunera itzultzen hasi da.