Gizartea -

Barakaldo

Bi gizonezko atxilotu dituzte Gurutzetako Ospitaleko makinetan dirua lapurtzeagatik

Atxilotuek -48 eta 21 urte- zarata ateratzen ari ziren goizaldean; hori dela eta, agenteek hara jo, identifikatu eta janaria saltzeko makinetan lapurtu zutela konprobatu zuten.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 48 eta 21 urteko bi gizonezko atxilotu zituen atzo, asteazkena, Gurutzetako Ospitaleko (Barakaldo, Bizkaia) makinetan indarrez lapurtzea egotzita, otsailaren 13an eta 14an.

Segurtasun Sailak prentsa-ohar baten bidez azaldu duenez, atxilotuak ohiko delitugileak dira; izan ere, urtea hasi zenetik hainbat aldiz atxilotu dituzte jada Bilbo, Trapaga eta Barakaldoko lokal eta dendetan indarrez lapurtzeagatik.

Gertakaria asteazkeneko 03:00etan jazo zen. Segurtasuneko langileek molestatzen ari ziren bi pertsonarengana jo zuten, baina uko egin zioten zentrotik alde egiteari. Hori dela eta, Ertzaintza gertatutakoaren berri eman zioten.

Bertaratu ziren agenteek bi pertsona horiek identifikatu eta janaria saltzeko makinetan lapurtu zutela konprobatu zuten, poltsikoan txanpon asko zituztela konprobatu ostean. Janaria eta edaria saltzeko makinetan otsailaren 13 eta 14an lapurtu zuten.

Kameren irudiak aztertu ostean, agenteek bi pertsona horiek atxilotu zituzten, indarkeriaz lapurtzeagatik.

Datozen orduotan, epailearen esku utziko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo Delituak bideoak Eguneko albisteak Gurutzetako Ospitalea albisteak