Gizartea -
Gertaera Nafarroan
Desagertuta zegoen gizon baten hilotza agertu da Altsasun, ubide batean
Ikertzaileek ez dute heriotzaren inolako hipotesirik baztertu. Olatzagutiako bidelagun bat zen.
agentziak | erredakzioa
Desagertuta zegoen 75 urteko gizon baten gorpua topatu dute gaur, osteguna, Altsasuko (Nafarroa) ubide batean, uretan erdi sartuta. Guardia Zibilak EFEri adierazi dioenez, biktima "ez da berez hil".
Gizona Olazagutiako bizilaguna zen, eta atzo, asteazkena, eman zuen familiak desagerpenaren berri, 18:30 inguruan. Hori dela eta, 22:30etik aurrera bilaketari ekin zioten, Foruzaingoaren, Guardia Zibilaren eta zenbait senideren laguntzarekin, Nafarroako Larrialdietarako Zerbitzuaren arabera.
Bilaketa gaurko 05:00ak eten dute, egunsentira itxaroteko, eta baldintzak hobetuko zirelakoan.
Ondoren, 09:40 inguruan, altsasuar batek hilotza topatu du ubidean, Altsasuko geltokitik gertu.
Guardia Zibilak ikerketa hasi du eta ez du "inolako hipotesirik baztertu". Biktimak bihotzarekin eta diabetearekin lotutako gaitzak pairatzen zituen.