Itxi

2018/02/16

20:16

Gizartea

Adingabe transexualak

Chrysallis Euskal Herria elkarteak Ekai 16 urteko mutikoaren heriotza deitoratu du

Eider Garaikoetxea | EiTB.EUS

Adingabe transexualen familien elkarteak nabarmendu duenez, "diren hori izaten ukatzen dieten ume eta gazte horiek babesteko lege" baten alde borrokan jarraituko dute.

  • Argazkia: EiTB

    Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Dolua da nagusi Chrysallis Euskal Herria adingabe transexualen familien elkartean. Ekai 16 urteko mutikoa hil berri da, neska-mutiko transexualek eta euren senitartekoek dituzten "eguneroko borrokak" ezin gaindituta.

Elkarteak ohar bidez eman du zorigaiztoko berria, eta "gizarte osoak galdutako borroka" dela azpimarratu du. Chrysallisen hitzetan, beharrezkoa da "aurrera" egitea "inoiz, inork, Anak eta Elaxarrek –Ekairen gurasoak– duten mina izan ez dezan".

Elkarketaren esanetan, asko dira adingabe transexualek eta euren familiek egunerokoan dituzte "borrokak": erregistroan izen-aldaketa lortzekoa, Gurutzetako Ospitalean nerabeok beharrezko duten hormona-tratamendua jasotzeko egin beharrekoa edota "aniztasuna ulertu eta onartzen duen gizarte informatu bat" osatzearena.

Hala, erakundeei eta alderdi politikoei ume eta nerabe horiek "babestuko dituen legea" egiteko deia egin die.

 

 

Horrekin lotuta, Chrysallisek elkarretaratzea deitu du larunbaterako, Ondarroako Udaletxe Plazan (17:00).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;