Gizartea -

Bere elizan

Vilafameseko apaiza atxilotu dute pedofilia artxiboak izateagatik

Elizgizona asteazkenean atxilotu zuten eta epailearen aurrean deklaratu ostean aske geratu da. Abadeak 52 urte ditu eta 15 urte zeramatzan parrokian. 21.000 artxibo atzeman dizkiote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vilafameseko (Castello) parrokiako apaiza atxilotu du Guardia Zibilak, bere elizan haur-pornografia 21.000 artxibo baino gehiago aurkitu ostean, Probintzia Fiskaltzak jakitera eman duenez.

Nuestra Señora de la Asuncion parrokiako abadea asteazkenean atxilotu zuten eta epailearen aurrean deklaratu ostean aske utzi dute gaur.

Fiskaltzak igorritako komunikatu baten arabera, Guardia Zibilak aurkitutako pedofilia artxiboek 600 gigabyteko pisua zuten.

Elizgizonak 52 urte ditu eta duela 15 urte heldu zen parrokiara, Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Fidantzarik gabe espetxeratzea eskatu zion epaileari fiskalak, baina epaileak eskakizuna atzera bota du. Ebazpen horren aurkako helegitea aurkeztuko du Ministerio Publikoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea