Gizartea -

Bizkaian

Osasun zentroetako langileen % 80k greban parte hartu du

Protesta jardunaldiak ez du eragin handirik izan gaixoengan, Osasun Sailak agindutako zerbitzu minimoak bete baitituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Etengabeko Arretako Guneko (EAG) 150 sanitarioen % 80k greban parte hartu du, grebaren deitzaileek jakinarazi dutenez.

Protestajardunaldiak ez du eragin handirik izan gaixoengan, Osasun Sailak agindutakozerbitzu minimoak bete eta larrialdietako kasuetaz eta atzerapenik onartzen ezzutenetaz arduratu baitira.

Bizkaiko anbulatorioetako pertsonalak aldizkako greba egunei hasiera eman die asteburu honetan, azaroak 22 eta 28ko aste osoan jarraituko du, baita abenduak 1n eta 11 eta 12ko asteburuan ere.

Osakidetzako arduradunei taldeko lan baldintzak negoziatzea eskatzeko egingo dira grebak, ekainetik osasun-zentroen % 40 itxi ostean asteburu eta jaiegunetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea