Gizartea -

NAFARROA

Hiru pertsona zauritu dira Iruñean, asteburuan izandako hamar borrokatan

Guztira, hiru pertsona artatu dituzte osasun zentroetan. Horietako batek zauri larriak zituen belarrian, hozkada baten ondorioz.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona zauritu dira asteburuan Iruñean izandako hamar borroka edo erasotan, Iruñeko Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez. Hiru zauritu horiek osasun arreta behar izan dute.

Horietako batek zauri larriak zituen belarrian, hozkada baten ondorioz. Zehatz-mehatz esanda, geruza kartilaginosoaren zati bat galdu du.

Zenbait kasutan, borroka horietan parte hartu dutenak identifikatu dituzte, eta beste batzuk, berriz, ikerketa fasean daude. Udaltzaingoak azpimarratu duenez, eragindako lesioen arabera, litekeena da horietako zenbaiti lesio delituak leporatzea.

Hiritarren Segurtasunari lotuta, Udaltzaingoak 147 esku-hartze egin ditu asteburuan. Besteak beste, zortzi droga-atzemate egin ditu, horietako lau hiriko Donibane auzoko lokal batean.

Horiei lotuta, pertsona batek autoan ihes egin du. Gerora, baina, geldiarazi egin dute, eta droga atzeman diote auto barruan. Halaber, droga-proban positibo eman du, eta, ondorioz, 1.000 euroko isuna jartzeaz gain, gidabaimeneko sei puntu kendu dizkiote.

Trafikoari dagokionez, auto bat bidetik atera da Nafarroa kalearen eta Abejeras kalearen arteko biribilgune batean. Ez da inor zauritu, baina gidariak baimendutako alkohol tasa gainditu du, eta, ondorioz, 1.000 euroko isuna jarri diote eta gidabaimeneko sei puntu kendu dizkiote.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Albisteak Nafarroa Delituak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak