Gizartea -
Krisiaren aurpegiak
Gerente izatetik kalean lo egitera, hilabete gutxi batzutan
Andres Pascual gerentea eta sukaldaria izan da. Gaur egun, krisiak jota, pobrezian bizi da, lan eskaintza guztiak egunero begiratuz eta egoera horri agur esateko irrika bizian.
ETB
Krisiaz, langabeziaz eta datu ekonomikoez sarri entzuten dugu, baina, arazo horri aurpegia eta izen abizenak jartzea komenigarria izaten da.
Enpresa bateko gerente izatetik, kalean, kutxazain baten ondoan bizitzera pasa da Andres Pascual, eta hau da bere istorioa.Ekonomia espekulatiboa egin dela salatzen du eta espekulazioak marginalitatea eragin duela.
Gerentea, komertziala, sukaldaria izan da, baina orain, 56 urterekin, langabezian dago eta kale gorrian. Nolanahi ere ez da behartsu. Gorputzeko higienea arretaz zaintzen du eta eguiero joaten da libiurutegira lan eskaintzak kontsultatzera.
Sukaldari lana topatu nahi du. Baina ez omen dago lanik eta ezkorra da, bera bezala daudenen erdiak ez duela 2010ra arte lanik aurkituko irizten dio.
Salatu egiten du gainera, giza laguntza ez dela behar dutenengana heldu, instituzioen kudeaketa kaxkarra dela eta.
Baina Andresek ez du etsitzen. Kartoien artean lo eginda ere, ametsak ditu. Parisera joan nahi du, Eguberriak bertan igaro, lanean, etxeko tartak egiten, eta jendeari bizitza gozotzen, aro garratz hauetan beharrezkoa da eta..