Gizartea -
Bizkaia
412 marihuana landare atzeman dizkiote gizon bati Basaurin
Gizonezkoa, 36 urtekoa, atxilotu egin du Udaltzaingoak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Basauriko (Bizkaia) Udaltzaingoak 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuen ostiralean, haren lonjan 412 marihuana landare atzeman eta gero.
Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, landareak Florian Tolosa kaleko lonja batean aurkitu dituzte, bi hilabeteko ikerketa baten ostean.
Lonja horretan, gainera, landereak urez eta argiz hornitzeko sistemak ere aurkitu dituzte.
Atxilotutakoak alokairuan zuen lonja.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea