Gizartea -
NAFARROA
Bi ibilgailu kiskali dira Altsasun industria pabiloi batean piztutako sutean
Foruzaingoak ikerketa abiatu du sutearen nondik norakoak argitzeko. Dena den, kalte materialak baino ez dira izan.
Agentziak | Erredakzioa
Bi ibilgailu erre dira Altsasuko industria pabiloi batean sutea piztu eta gero. Hala ere, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ez da inor zauritu.
Sutea atzo (asteazkena) arratsaldean antzeman zuten Isasi industrialdean. Sukaldeko altzairuak egin eta saltzen duen enpresa bateko langileek 112 zerbitzura deitu zuten enpresan ke ugari zegoela eta ez zekitela nondik zetorren jakinarazteko.
Suhiltzaileak bertaratu ostean, sutea ondoko pabiloi batean piztu zela ikusi zuten. Kintin Garabiak enpresa barruan bi ibilgailu sutan zeudela ikusi zuten.
Suteak ez zion pabiloiaren egiturarik kalte egin, eta SOS Nafarroak anbulantzia bat bidali zuen, badaezpada. Foruzaingoak ikerketa abiatu du sutearen nondik norakoak argitzeko.