Gizartea -

Lan-istripua

Bi langile intoxikatu dira Bergarako enpresa batean izandako sutean

40 eta 20 urteko beharginak Arrasateko ospitalera eraman dituzte. Suhiltzaileek garrak itzali dituzte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea izan da Bergarako enpresa batean eta 40 eta 20 urteko bi langile intoxikatu dira, kea arnastuta, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 15:00ak inguruan gertatu da Bergarako San Juan auzoan dagoen enpresa batean. Makina batek su hartu du eta ke-laino handia sortu da. Lantegia jendez hustu dute eta zauritutako bi langileak Arrasateko ospitalera eraman dituzte.

Suhiltzaileak bertaratu dira eta garrak itzali dituzte. Suak makina kiskali du eta eraikinaren hormak belztuta geratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuen albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Suteak bideoak Lana albisteak Bergara albisteak Eguneko albisteak Debagoiena gaur