Gizartea -

Nafarroa

85 urteko emakume bat zauritu da Tuterako etxe batean izandako sutean

Horren ondorioz, Victoriano Bordonaba Gil kaleko 7. zenbakiko bost solairuko eraikinean dagoen etxebizitza kiskalita geratu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

85 urteko emakume bat arin zauritu da Tuterako (Nafarroa) etxe bat kiskalita geratu den sutean, eta bost solairutako eraikineko auzokide guztiak aterarazi behar izan dituzte, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Sutea 8:38ean piztu da Victoriano Bordonaba Gil kaleko 7. zenbakiko eraikinean dagoen etxe bateko egongelan. Tuterako eta Azkoieneko suhiltzaileak, udaltzainak eta foru poliziak bertaratu dira.

Sua eraikinean hedatu da, baina ez du etxe gehiagotan kalterik eragin. Dena den, 11:30ak aldera sua itzali dutenean, suhiltzaileek eraikina aireztatu dute.

85 urteko zauritu bakarra Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea