Gizartea -

Araba

Motozikleta gidari bat hil da Aiaran, zirkulazio istripu batean

Bi autok eta motozikleta batek elkar jo dute A-624 errepidean. Horren ondorioz, bi gurpildun ibilgailuko gidaria hil egin da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motozikleta bat hil da ostiral honetan Aiaran (Araba), zirkulazio istripu batean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi autok eta motozikleta batek elkar jo dute 18:00etan, A-624 errepidean.

Horren ondorioz, bi gurpildun ibilgailuko gidaria hil egin da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Araba Albisteak