Gizartea -
Araba
Sute batek etxe bat suntsitu du Bovedan, inor zauritu gabe
Sua berehala zabaldu da, eta baliteke, lehen ikerketen arabera, tximinian sortu izana.
Agentziak | Erredakzioa
Sute batek erabat suntsitu du Bovedako (Araba) etxebizitza bat. Horren ondorioz, inguruko dozena bat bizilagun etxetik atera behar izan dituzte, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Sua berehala zabaldu da, eta baliteke, lehen ikerketen arabera, tximinian sortu izana.
Ezbeharra goizeko 04:30 aldera gertatu da, bi solairuko etxe batek su hartu duenean. Bertan bizi den bikotea onik atera da.
Ertzaintzak eta Espejoko suhiltzaileek inguruko dozena bat bizilagun etxetik atera behar izan dituzte, 08:30ean sua itzalita zegoela baieztatu duten arte.
Kaltetutako etxearen jabeak familiaren etxe batera joan dira; inguruko bizilagunak, berriz, sua itzali bezain laster itzuli ahal izan dira.