Gizartea -

Athletic-Malaga partida

Hildako ertzainaren omenez minutu bateko isilunea egin dute San Mamesen

Inocencio Alonsori egindako omenaldia txaloaldi batekin amaitu dute 'Katedralean' zeuden 30.000 ikusle baino gehiagok.

Isilune hunkigarria egin diote San Mamesen Inocencio Alonsori. Argazkia: EFE
Isilune hunkigarria egin diote San Mamesen Inocencio Alonsori. Argazkia: EFE
30.000 jarraitzaile zuri-gorrik Inocencio Alonso ertzaina omendu dute

1:09

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Mamesen bildutako lagunek minutu bateko isilunea egin dute igande honetan joan den ostegunean futbol estadio horren ondoan hildako Inocencio Alonso ertzainaren omenez. Athletic-Spartak partida hasi aurretik Bilbon izandako liskarretan hil zen Alonso, bihotzekoak jota.

Athletic-Malaga partida hasi aurretik egin dute isilunea, eta txaloaldi batekin amaitu dute 'Katedralean' zeuden 30.000 ikusle baino gehiagok. Segundu batzuk geroago, publikoaren alor batek 'Justizia Iñigorentzat' oihuak bota ditu, 2012an Ertzaintzak botatako pilotakada baten ondorioz hildako Iñigo Cabacas jarraitzailea gogora ekarrita. Publikoaren parte batek oihu horiek gaitzetsi ditu.

Minutuko isilunea egingo zutela gogorarazi die Athletic Clubek bazkideei telefono bidez bidalitako mezu batekin. Gainera, Athleticeko zuzendaritzak argitu duenez, "erakundeekin eta dagozkien futbol taldeekin gaude harremanetan, gertaeren erantzukizuna zuritzeko informazio ofiziala emateko zain eta, behar izanez gero, dagozkion zigor-neurriak abian jartzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Bilbo Ertzaintza San Mames Gizartea Gaurko azken ordukoa