Gizartea -

Kongresuan onartuko dute

Minbizia duten haurren gurasoek prestazio bat jasoko dute

Gizarte Segurantzaren laneko baja bat bezala izango da, eta haurrak 18 urte betetzen dituenean edo zainketa medikoak bukatzen direnean bukatu egingo da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Aurrekontu Orokorretan aldaketa-proposamen bat onartuko du Kongresuak minbizia edo gaixotasun larriak dituzten haurren guraso langileei prestazio bat emateko ospitalean edo tratamenduan dauden bitartean.

Lan eta Inmigrazio Ministerioak azaldu duenez, guraso biek lan egiten duten kasuetarako pentsatua dago, eta bietako bati egokituko zaio.

Laneko baja bat hartuko balute bezala izango litzateke, eta laneko ordu murrizketaren araberakoa izango da; ildo horretan, gutxienez lan-orduaren % 50ekoa izan beharko da.

Prestazioa bukatutzat joko dute zainketa lanak bukatzen direnean edo haurrak 18 urte betetzen dituenean.

Ildo horretan, laguntza hori jasotzeko betebeharrak dira: Gizarte Segurantzan afiliatua egotea eta eskatzen den gutxieneko epea kotizatua izatea.

Prestazio horren kudeaketa eta ordainketa lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen mutuen edo enpresak lan egiten duen erakunde kudeatzailearen esku egongo da.

2011ko urtarriletik aurrera, indarrean

Prestazio berri hori 2011ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legearen barnean egongo da, eta urtarrilaren 1etik aurrera indarrean sartuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea