Gizartea -
Osasuna
Bi hankak transplantatzeko lehen ebakuntza Espainian egingo dute
Organo-emailea hautatzea baino ez da falta ebakuntza gauzatzeko. Pedro Cavadas doktoreak egingo du, Valentziako La Fe Ospitalean.
Erredakzioa
Leire Pajin Osasun ministroak iragarri du bi hankak aldi berean transplantatzeko lehen ebakuntza Espainian egingo dutela, eta organo-emailea hautatzea baino ez dela falta.
Ebakuntza Pedro Cavadas doktoreak egingo du, Valentziako La Fe Ospitealean. Cavadas Espainiako lehen aurpegi transplantearen egilea izateagatik ere da ezagun.
Madrilen Ramon Areces fundazioaren egoitzan transplanteei buruzko jardunaldi baten inaugurazioan, Espainian egingo duten laugarren aurpegi transplantearen berri ere eman du Pajinek. Cavadasek berak egingo du, Valentzian.
Orain arte hiru aurpegi transplante egin dituzte Espainian, Valentziako La Fe, Bartzelonako&' || 'nbsp;Vall d''Hebron eta Sevillako Virgen del Rocio ospitaletan hain zuzen ere. Mundu osoan 13 egin dituzte.
Osasun ministroaren esanetan, bi ebakunza "aitzindari" horiek onartu izana "gure transplante sistemaren bizitasunaren erakusle dira", eta "munduko edozein tokitan egiten ari diren aurrerapenak azkar bereganatzea ahalbidetzen ari da".