Gizartea -

Azken 33 urteetan

Diabetearen aurkako sendagai batek 500 pertsona hil ditu, Frantzian

Osasun Pruduktuen Agentziak egindako ikerketaren arabera, 1976tik hona beste 3.500 pertsona ospitaleratu dituzte Frantzian, Mediator sendagaia hartzeagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diabetearentzako sendagai batek (Mediator) 500 pertsonen heriotza eragin zuela onartu du gaur Frantziak, azken 33 urteetan. Iazko azaroan debekatu zuten Mediator sendagaia Frantzian.

Osasun Pruduktuen Agentziak egindako ikerketaren arabera, 1976tik hona beste 3.500 pertsona ospitaleratu dituzte Frantzian, Mediator sendagaia hartzeagatik.

Behin heriotzak aitortuta, Frantziak gomendioak iragarriko ditu, azken urteetan Mediator hartu duten pertsonentzat.

Iazko azaroan merkatutik atera zuten, diabetesaren aurkako emaitzak "xumeak" izan zirelako eta bihotz-balbulentzat "arriskutsua" izan litekeelako.

Estatu Batuek 1997an debekatu zuten; Espainiak eta Italiak, berriz, 2005. urtean. Diabetesa zeukaten bi milioi pertsonek Mediator hartu zuten, Frantzian, 1976tik 2009ra bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea