Gizartea -

Euskara ikasketak

'D' ereduan ikasten dutenei EGA homologatuko die Jaurlaritzak

2012tik aurrera abian jarriko du prozesu hori Eusko Jaurlaritzak, eta bi homologazio maila aurreikusten dute: DBH bukatzen duenentzako bat, eta Unibertsitatea bukatzen dutenentzako beste bat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''D ereduan'' ikasi dutenek Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) titulua homologatzeko prozesua 2011-2012 ikasturtean abian jartzea espero du Eusko Jaurlaritzak; hau da, euskara ikasi dutenek, azterketa egin barik, euskarako titulua izango dute.

Blanca Urgell Kultura sailburua euskaltegien egoerari buruz hitz egiteko aurkeztu da Eusko Legebiltzarrean; ildo horretan, bere Saila Hazkuntza Sailarekin lanean ari dela azaldu du.

Administrazioak eta ''D ereduan'' ikasten dutenek egiten duten "ahalegin handia" aprobetxatu nahi dutela azaldu du Urgellek.

"Euskalduntze ahalegin guzti horiek tituluak ekarri behar dituzte, baina ''D ereduan'' ikasten dutenek euskarako maila ezartzeko azterketarik egin gabe", esan du.

Euskararen ezagutzaren homologazioa bi "zatitan" egingo dute. Alde batetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Unibertsitateko ikasketak ''D ereduan'' egin dituztenek EGA edo antzeko titulu bat jasoko dute.

Bestalde, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzen dutenek ere maila baxuagoko titulu bat izango dute. Urgellen hitzetan, aukera hori ez dago aurrekoa bezain garatua, baina epe horretarainoko euskararen ezagutza homologatzeko maila egokia zein den aztertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea