Gizartea -
Eusko Legebiltzarrean
Baliteke Bizkaiak bere lehen paradorea izatea Urdaibain
Eusko Legebiltzarrak onartu duen proposamenaren arabera, Espainiako Paradoreekin kudeatu beharko dute, eta kokaleku posibleen artean, Urdaibaik "baldintza bikainak" ditu.
Erredakzioa
Bizkaian turismo paradore bat zabaltzeko ekimena onartu du astearte honetan Eusko Legebiltzarrak.
PPren legez besteko proposamena lagundu du PSEk Industria Batzordean; EAJk eta Aralarrek proposamenaren aurka egin dute, eta EA abstenitu da.
Eusko Jaurlaritzak kudeatu beharko du orain proposamena Espainiako Turismo Paradoreekin; horretarako, ikerketa bat egin beharko dute.
PPk bere ekimenean azaltzen duenez, Espainian paradore bat ez duen probintzia bakarra da Bizkaia, eta "turismoaren hazkundea ematen ari den unean" egokia da bisitariei eskaintza zabaltzea.
Bizkaian kokaleku ugari egon arren, onartutako testuan Urdaibai aipatzen da; izan ere, "baldintza bikainak" ditu.