Gizartea -

BIZKAIA

Gizon baten gorpua aurkitu dute Bakioko itsaslabarrean, indarkeria zantzuekin

ETBk jakin duenez, gorpuak gutxienez sastada bat du. Biktima Katalunian desagertu zen gizon bat da, droga-trafiko aurrekariak zituena.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon baten gorpua aurkitu dute Bakioko itsaslabarrean, "indarkeria zantzuekin", Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

ETBk jakin duenez, gorpuak gutxienez sastada bat du. Biktima Katalunian desagertu zen gizon bat da, droga-trafiko aurrekariak zituena.

Inguru horretan zebiltzan txirrindulari batzuek ikusi dute gorpua, gaur eguerdian, eta horiek eman dute abisua.

Ertzaintzako Mendiko eta Erreskate taldeko agenteek hartu dute parte erreskatean. Segurtasun sailaren arabera, sakan batean zegoen gorpua, gailurretik 30 bat metrora.

50 bat urteko gizonezko kolonbiar bat da hildakoa, eta Ertzaintzak ikerketa zabaldu du heriotzaren arrazoiak argitzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bakio Bizkaia Albisteak Gaur Eguneko albisteak