Gizartea -

Zirkulazioa

Emakume bat larri zauritu da autoarekin furgoneta bat jota, Lemoan

Emakumearen turismoak aurrez aurre jo du furgoneta N-240 errepidean, 08:30 aldera. Furgonetako gidaria arin zauritu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezbeharra 08:25 aldera gertatu da N-240 errepidean, udalerri bizkaitarrean, Bilboko noranzkoan. Furgoneta batek eta turismo batek parez pare egin dute talka.

Ondorioz, turismoaren gidaria larri zauritu da eta Gurutzetako Ospitalean ingresatu behar izan dute. Furgonetaren gidariak, berriz, zauri arinak jasan ditu.

Goizeko hamarretan, N-240 errepidea itxita zegoen Bilboko noranzkoan istripua izan duten bi autoak kentzen ari zirelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea