Gizartea -

Almerian desagertutako umea

Aurkitutako elastikoa Nijarko umearena da, DNA azterketaren arabera

Larrialdietarako zerbitzuetako espezialistek, auzokideek eta senitartekoek bilaketa lanak abiatu dituzte berriro astelehen goizean.

Larrialdietarako zerbitzuen bilaketa lanak. Argazkia: EFE.
Gabriel Cruz desagertu zen tokitik gertu bila ari dira larrialdietarako zerbitzuak.
Larrialdietarako zerbitzuen bilaketa lanak. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

DNA azterketaren arabera, larunbatean Nijarko (Almeria) Las Negras auzoko araztegitik gertu aurkitutako elastikoa Gabriel Cruzena da. 8 urteko haurra joan den asteartean desagertu zen amamaren etxetik lehengusuen etxera bidean, 100 metroko tartean.

"Aurkitutako elastikoak Gabriel Cruzen DNA duela egiaztatu dute egindako azterketek", Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak Twitterren jakinarazi duenez. Horren ildoan, bilatze lanei ekin dietela berriro esan du Zoidok, eta herritarren laguntza eskatu du: norbaitek zerbait badaki, 112, 062 edo 091 zenbakietara deitzeko eskatu du.

Barneko elastikoa larunbatean aurkitu zuten umearen aitak eta horren bikotekideak, Barranco de Las Aguilasko trokarteko araztegitik gertu, Nijarko (Almeria) Las Negras auzoan.

Larrialdietarako zerbitzuetako espezialistek, auzokideek eta senitartekoek bilaketa lanak abiatu dituzte berriro astelehen goiz honetan. Joan den astetik ari dira horren bila, umea non dagoen edo zer gertatu zitzaion argitzeko.

Haurra azkenengoz ikusi zuten tokitik bi kilometrora bilatuko dute gaur, batez ere, meategi, putzu, urmael, kobazulo eta negutegietan, eta baliteke bilaketa lanak 12 kilometroko eremuan zabaltzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Desagertutako pertsonak gaur Umeak albisteak