Gizartea -

Hezkuntza

Negoziazioa eta ikasgeletako normaltasuna 'bateragarriak' direla uste du Urkulluk

Sodupeko Eretza Berri eskola publikoa bisitatu du lehendakariak, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin batera. DBHko eraikin berrian izan dira bi buruzagiak, Gueñesen (Bizkaia).

Iñigo Urkullu eta Cristina Uriarte Sodupeko (Bizkaia) Eretza Berri eskola publikoan. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu eta Cristina Uriarte Sodupeko (Bizkaia) Eretza Berri eskola publikoan. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu eta Cristina Uriarte Sodupeko (Bizkaia) Eretza Berri eskola publikoan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntzako negoziazio mahaietan “irekita, jarrerak hurbiltzen eta aurrerapausoak” ematen ari direla goraipatu du gaur Iñigo Urkullu lehendakariak. Zentzu horretan, hezkuntza zentroen normaltasuna eta “negoziazioetan aurrera egiten jarraitzea bateragarriak” direla uste du Urkulluk.

Sodupeko Eretza Berri eskola publikoa bisitatu du gaur lehendakariak, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin batera. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eraikin berrian izan dira buruzagiak, Gueñesen (Bizkaia).

Lehendakariaren hitzetan, Hezkuntza “guztion ondasuna” da, eta “elkarlanean eraikitzen jarraitu behar dugu, lankidetzan eta guztien parte-hartzearekin”. Negoziazio mahaietan “irekita, jarrerak hurbiltzen eta aurrerapausoak” ematen ari direla azpimarratu du agintariak.

Negoziazio mahaia

“Lan baldintzak eta gizarteari eskaintzen diogun hezkuntza zerbitzua hobetzeko akordio positiboak lortu behar ditugu negoziazio mahaian”, nabarmendu du.

Urkulluren ahotan, “hezkuntzaren kalitatea etengabe hobetzeko negoziazioetan aurrera egitea eta normaltasunez lanean jarraitzea bateragarria” da. Elkarrizketaren, akordioaren eta lankidetzaren aldeko Eusko Jaurlaritzaren apustua berretsi du lehendakariak.

“Eusko Jaurlaritza eredu eta bide horretan beti izango da”, adierazi du agintariak.

Sodupeko Eretza Berri eskola publikoaren eraikin berriak 250 ikasle hartuko ditu. Orain Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 186 ikasle ditu, Gueñesen eta Gordexolan. Aurrerantzean, eraikin zaharrak Haur eta Lehen Hezkuntzako 306 ikasle hartuko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Ekonomia berriak Eguneko albisteak Hezkuntza Gueñes azken ordukoa Enkartazioak