Gizartea -
Sexua eta alkohola
Babesik gabe sexua izan duten gazteen % 30ek alkohola edan dute aurrez
Azterketa baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan babesik gabe sexua izan duten nesken ia erdiak alkohola hartu zuen aurrez.
Erredakzioa
Metodo antisorgailurik gabe sexu harremanak izan dituzten Espainiako gazteen % 30k alkohola edan ostean egin dute eta hamarretik batek alkoholak harremanetarako adorea ematen diola esan du.
Horrela islatu du Rin 2 "Espainiako emakume gazteen artean sexua, alkohola eta kontrazepzioa" azterketak, 18 eta 29 urte arteko 3.000 emakumeri egindako galdeketa baten ostean. Horrek Espainiako 3.584.923 neska ordezkatzen ditu.
Alkohola edan ostean babesik gabe sexua izan duten neskak % 47,3 dira Euskal Autonomia Erkidegoan, % 40 Balearretan eta % 36,6 Madrilen.
Iñaki Letek, Antisorgailuaren Azterketaren Zirkuluko kidearen esanetan, ezin da ulertu Espainian emakumeen % 80k (Europako gainerako herrialdeekin alderatuz gero, kopuru oso altua) antisorgailuak erabiltzen dituztela adieraztea eta haurdunaldia euren borondatez eteten dituzten emakumeen kopurua Europako beste herrialdeen antzekoa izatea.
Leteren arabera, azalpena honako hau da: metodo antisorgailuak gaizki erabiltzen dira eta alkohola da horretan eragiten duen faktoreetako bat. "Asko edanez gero, zaila da arduratsua izatea" gaineratu du.