Gizartea -
Narkotrafikoa Galizian
'Fariña' liburua bahitu du epaile batek
Liburuan O Groveko alkate ohia Galiziako droga-trafikoarekin lotuta dagoela aipatzen da. Hark aurkeztutako demandaren harira bahitu dute liburua.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Madrilgo Collado Villalba herriko epaileak 'Fariña' liburua bahitzeko eta salmenta guztiak gelditzeko agindu eman du.
Nacho Carretero kazetaria Galiziako narkotrafikoaren historiari buruz idatzitako liburu da.
Jose Alfredo Bea Gondar O Groveko alkate ohiak aurkeztutako demanda aintzat hartuta erabaki du epaileak liburua bahitzea, kautelazko neurri moduan.
EFE agentziaren arabera, liburuaren zabalkundea, banaketa eta salmenta berehala gelditzeko agindu dio epaileak argitaletxeari.
Horrez gain, obra itzultzea, eraldatzea nahiz edonola esplotatzea debekatu du epaileak.
Liburuan O Groveko alkate ohia Galiziako droga-trafikoarekin lotuta dagoela aipatzen da. Liburuan leporatzen zaizkion delituak baieztatu zituen Auzitegi Nazionalak. Alabaina, Auzitegi Gorenak epaia baliogabetu zuen forman izandako akatsengatik.