Gizartea -
Gertakaria
Emakume baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean
Oinezko batek uretara salto egin du emakumea laguntzen saiatzeko, baina ezin izan du ezer egin. Emakumea Euskalduna Zubiaren eta Melia hotelaren arteko zonaldean erori egin da.
Erredakzioa
Emakumezko baten hilotza atera dute gaur arratsaldean Ibaizabal itsasadarretik, Bilbotik igarotzean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Iturriek Europa Pressi jakinarazi diotenez.
Arratsaldeko bostak aldera emakume bat itsasadarrera erori dela Euskalduna Zubiaren eta Melia hotelaren arteko zonaldean, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, jakinarazi diote Ertzaintzari.
Dirudienez, oinezko batek uretara salto egin du emakumea laguntzen saiatzeko, baina ezin izan du ezer egin. Ertzaintza, suhiltzaileak eta zenbait anbulantzia zonaldera joan dira, eta azkenean urteatik atera dute biktima eta, orduan, bere heriotza baieztatu dute.