Gizartea -

Eztabaida Telemadrid-en

Sostres:'Bidegabekeria lotsagarria izan da nire solasaldia filtratzea'

UGTk zabaldu du bideoa, youtuben. Salvador Sostres idazle eta kazetariak esaldi polemikoak eta matxistak esan ditu, umeen aurrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizean egindako adierazpenak berretsi egin ditu Salvador Sostres idazle eta kazetariak. 18 eta 19 urte zituenean "topatzen genituen neskak" oraindik ere gustuko dituela gaineratu du. "Gaur egun ezin ditugu neska horiek inon topatu". El Mundon egin dituen azalpenen arabera, gaurko filtrazioa "bidegabekeri lotsagarria izan da".

Telemadrileko saio batean zegoela, publizitaterako atseden batean egin ditu adierazpenak. Filtrazioagatik "neurriak" hartuko dituela iragarri du Telemadrid-ek.

"Solasaldi pribatuak izateko eskubiderik ez daukagula ematen du", esan du Sostresek. Platoan umeak zeudenik ez du ikusi. "Argiengatik ezinezkoa zen umeak ikustea".

UGTk zabaldutako bideoan, "neska gazteei" buruz mintzatzen da idazlea, hamarnaka umeen aurrean, publizitaterako eten batean. Hainbat esaldi daude nabarmentzeko, baina harrigarriena hau da: "Oraindik ere azido uriko usainik ez duten bagina horiek, garbi dauden horiek", neska gazteei buruz.

Isabel San Sebastianek (saioko aurkezlea) erantzun egiten dio: "Zu gaixo zaude", baina idazleak adierazpenekin jarraitzen du: "lehen bilo mozketaren santutasun usaina dute, oraindik ez dute azkura ematen... chantillyz betetako lionesak bezain goxoak, errebotatzen ez duten haragidunak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea