Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Emakume baten hiltzailea zigortuta, Durangoko zinegotzi bat mehatxatzeagatik

Gizartea

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume baten hiltzailea zigortuta, Durangoko zinegotzi bati mehatxuak egiteagatik

Agentziak | erredakzioa

2018/03/07

Felipe Ardanzak 17 urte eta 9 hilabeteko kartzela-zigorra jaso zuen 2006an Ofelia Hernandez bere bikotekidea hiltzeagatik. Hirugarren graduan dago duela urtebete.

  • Whatsapp
  • Bidali

Durangoko 4 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak urruntze-agindua ezarri dio herri horretako emakume bat hil zuen gizonari, Pilar Rios zinegotzi eta alkateorde durangarrari heriotza-mehatxuak egiteagatik.

Felipe Ardanzak 17 urte eta 9 hilabeteko kartzela-zigorra jaso zuen 2006an, Ofelia Hernandez hiltzeagatik. Hirugarren gradua onartu zioten duela urtebete inguru, hori dela eta, baldintzapeko askatasunean zegoen mehatxuak egin zituenean.

Udalak atzo, asteartea, azaldu zuenez, gizonak heriotza mehatxuak egin zizkion Pilar Riosi (Berdintasun zinegotzia ere bada) aurreko ostiralean. Ardanzak keinu egin zion eskuarekin Riosi, tiro egingo balio bezala, eta bost aldiz errepikatu zuen mehatxua.

Zinegotziak ohar baten bidez adierazi duenez, epaileak lau hilabetez hurbiltzeko debekua ezarri dio gizonari, egindako mehatxuengatik, Berdintasun zinegotzi lanarekin zerikusia izan dutela iritzita.

Pilar Rios Durangoko epaitegira joan zen atzo. Harekin batera, Teresa Laespada Gizarte Inklusioa eta Berdintasun ahaldun bizkaitarra, Aitzober Irigoras Durangoko alkatea, Begoña Gil Bizkaiko PSE-EEko erakunde idazkaria eta Francisco Fernandez organizazio idazkaria egon ziren.

Gainera, Durangoko Bozeramaleen Batzordeak mehatxuak gaitzetsi dituzte ebazpen batean eta "elkartasuna, berotasuna eta hurbiltasuna" adierazi diote Riosi, eta indarkeria matxistaren aurka eta berdintasunaren alde egindako lana babestu zuten.

Era berean, Udalak emakumeen aurkako indarkeria kasuetarako protokoloa abiarazi zuen, eta Andereak elkarteak deituko duen elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena