Gizartea -
Kontsumorako alerta
Listeria bakterioa aurkitu dute Nafarroan eta Euskadin saldutako pate-sail batean
Patea Altsasuko (Nafarroa) Katealde enpresan egin dute, eta besteak beste, Nafarroan eta Euskadin banatu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Listeria monocytogenes bakterioa aurkitu dute Nafarroako enpresa batean egindako pate-sail batean. Orain arte produktua kontsumitzeagatik kalteturik egon ez arren, osasun alerta aktibatu du Elikagaien Segurtasunaren eta Elikaduraren Espainiako Agentziak.
Patea Altsasuko (Nafarroa) Katealde enpresan egin dute, eta besteak beste, Nafarroan eta Euskadin banatu dute.
Katealdek egindako produktua 2x40 gramoko eta hutsean ontziratutako % 50ean gibel-ore kremadun foie mousse bat da; Loteak 170362 zenbakia dauka eta 2018ko abenduaren 12a baino lehen kontsumitzeko gomendioa dakar tapan.
Katealde enpresa harremanetan jarri da dagoeneko produktua banatutako bezero guztiekin patea merkatutik kentzeko.
Osasun Sailak norbaitek etxean aipatutako produkturen bat badu hori ez jateko gomendioa luzatzeaz gain, herritarren batek jada jan eta sintomaren bat badu erietxera joateko eskatu dio.