Gizartea -

Eusko Legebiltzarrean

Osasuna Berregituratzeko Plana berrantolatzearen alde dago PSE

Bestalde, Eusko Legebiltzarrak tratu txarra eta sexu indarkeria kasuetako biktimenganako arretan handitzeko neurriak eskatu dizkio Patxi Lopezen Gobernuari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburu eta jai egunetako osasun arreta plana berrantolatzearen alde agertu da gaur PSE Eusko Legebiltzarrean. Izan ere, Legebiltzarrak plan horren ebaluazioa egiteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari hiritarren eta profesionalen kexak jaso ostean.

Ekainetik osasun zentroen % 40 itxi dira asteburu eta jai egunetan, eta Etengabeko Arretako Gune gehiago zabaldu ziren.

Etengabeko Arretako Guneetako langileak ez daude ados plan horrekin eta hori salatzeko hainbat greba egin dituzte.

Besteak beste, zerbitzutik pediatrak kentzeagatik kexatu egin dira.

Orain plana berriz aztertzeko eta berrantolatzeko eskatu dute.

Biktimei arreta

Bestalde, Eusko Legebiltzarrak tratu txarra eta sexu indarkeria kasuetako biktimenganako arretan handitzeko neurriak eskatu dizkio Patxi Lopezen Gobernuari.

Horretarako, gaiaren ardura duen erakunde arteko batzordea biltzeko eskatu du Legebiltzarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea