Gizartea -

Trafikoa

Gazte bat larri zauritu da auto-istripuz Ablitasen

Ezbeharra 08:41ean gertatu da, NA-3010 errepideko 5,7. Kilometroan. Ablitaseko mutila gidatzen ari zen autoa bidetik atera eta irauli egin da.

Trafiko istripua Ablitasen. Argazkia: Foruzaingoa
Trafiko istripua Ablitasen. Argazkia: Foruzaingoa
Trafiko istripua Ablitasen. Argazkia: Foruzaingoa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urteko mutil bat larri zauritu da Ablitasen (Nafarroa), gidatzen ari zen autoa irauli ostean.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, ezbeharra 08:41ean gertatu da, NA-3010 errepideko 5,7. kilometroaren parean. Autoa bidetik atera eta irauli egin da. Istripuaren ondorioz, harrapatuta geratu da ibilgailuan, eta suhiltzaileek atera dute Tuterako Ospitalera eramateko.

Foruzainak trafikoa bideratzera joan dira istripuaren tokira; Tuterako agenteek, berriz, atestatua egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Nafarroa gaur Gizartea Gaurko azken ordukoa