Gizartea -

Cuenca

Gernikako Arbolaren kimu bat, Olmeda de la Cuesta herrian, Cuencan

Udalerria 2011n Espainiako herririk zaharkituena izan zelako da ezaguna. Mundu osoko zuhaitzik sinbolikoenak izango dituen pasealekua eraiki du Udalak.

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako burua, kimua landatzen. Irudia: EiTB
Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako burua, kimua landatzen. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olmeda de la Cuesta herriak (Cuenca) Gernikako Arbolaren (Bizkaia) kimu bat jarri du Pasealeku Etnografiko berrian, igande honetan. Udalerria 2011n Espainiako herririk zaharkituena izateagatik da ezaguna. Mundu osoko zuhaitzik sinbolikoenak izango dituen pasealekua eraiki du Udalak.

Bizkaiko Batzar Nagusiek jakitera eman dutenez, Cuencako udalerria "haritzondo sinboliko hau duten berrogeita hamar lekuen zerrendan sartu da".

Halaber, Basalan foru sozietate publikoak Urkiolako parke naturaleko pago-ale bat eta Gorbeako parkeko bog bat eman dizkio. Gernikako Arbolaren kimua pasealeku honetan jarri duten lehen zuhaitz berezia da.

Ekitaldian, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako buruak esan duenez, "ideologia guztietako euskal herritar guztientzat Gernikako Arbola galdutako askatasunen ikurra da", baita "bake nahiarena" ere. "Gaur Gernika, bere arbolarekin eta kimuekin, gerra guztien aurkako bake oihua da", adierazi du.

Halaber, herri txiki hau "bizirik" jarraitzeko egiten ari den lana azpimarratu du.

Bestalde, Jose Luis Regacho Olmeda de la Cuestako alkateak Gernikarekin duten "batasun lazoa" nabarmendu du, Olmedak "nortasuna mantentzeko borroka ez ezik, ez desagertzeko helburu duelako, are garrantzitsuagoa". "Hain herri txiki batek inoiz ez du sinbolo unibertsal hain haindirik izan", esan du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernikako bonbardaketa Bizkaia Espainia albisteak Gernika-Lumo bideoak Gizartea Gaurko azken orduko albistea