Gizartea -

Gabriel Cruz kasua

Leihotik erorita hil zen alabaren heriotzagatik ere ikertzen ari dira Quezada

Poliziak jakinarazi duenez, Ana Julia Quezadak Burgosen eman zituen urteetako informazioa biltzen ari dira agenteak.

Ana Julia Quezada eta Gabriel Cruzen aita. EFE
Ana Julia Quezada eta Gabriel Cruzen aita. EFE
Ana Julia Quezada eta Gabriel Cruzen aita. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Julia Quezada Burgosen bizitzen egon zen garaia ikertzen ari da Guardia Zibila eta Polizia Nazionala. Igandean atxilotu zuten, Gabriel Cruz otsailean Almerian desagertutako zortzi urteko umearen heriotza dela eta. Horrez gain, 1996ko martxoaren 10ean leihotik erorita hil zen lau urteko alabaren heriotzagatik ere ikertzen ari dira Quezada. Burgosen bizi ziren etxeko barrualdeko patioan aurkitu zuten hilda.

Quezada Dominikar Errepublikatik Burgosera joan zen bizitzera, eta 2014ean Las Negras (Nijar) herrira, orduan haren bikotekidea zen gizonarekin.

Emakumeak Burgosen bizitako urteak ikertzen ari da orain Polizia Nazionala eta Guardia Zibila, gertatutakoa argitzen lagundu dezakeen arrastoren baten bila.

Gabriel Cruzen gorpua igande goizean aurkitu zuen poliziak, Quezadaren autoaren maletategian, Vicar herrian. Horren ondorioz, emakumea atxilotu zuten. Haurra otsailaren 27an desagertu zen, Las Hortichuelas inguruan, Almeriako Nijar herrian.

Inguru horretako bizilagunen esanetan, Quezada susmagarria zela pentsatzen hasi ziren, joan den martxoaren 3an, Ana Juliak berak, Gabrielen aitarekin zihoala, ustez umearena zen kamiseta txuri bat aurkitu zuela adierazi ostean. Kamisetak haurraren DNA zuela baieztatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Umeak azken ordukoa Giza hilketak Zer gertatu da Santo Domingon?