Gizartea -

NAFARROA

Iturengo gizon bat atxilotu dute 19 autotan 14.000 euroko kalteak egin izana egotzita

Ustezko delitugilea aurrekariak dituen 25 urteko Iturengo bizilagun bat da. Kaltetutako ibilgailuek karrozerian marrak edota ispiluak apurtuta dituzte.

Kaltetutako autoetako bat. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa
Kaltetutako autoetako bat. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa
Kaltetutako autoetako bat. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foruzaingoak Iturengo 25 urteko gizon bat atxilotu du berriki, inauterietan 19 ibilgailutan 14.000 euroko kalteak egin izana egotzita.

Foruzaingoak ohar bidez jakinarazi duenez, gertaerak otsailaren 3tik 4rako gauean jazo ziren. Guztira, 19 ibilgailuri egin zieten kalteak gau hartan. Kaltetutako ibilgailuek karrozerian marrak edota ispiluak apurtuta zituzten.

Elizondoko Foruzaingoaren polizia-etxeko kideek kaltetuei deklarazioa hartu zien. Horrez gain, kalteen lehen txostena egin zuten (argazkiak barne) eta delitugileak ustez egindako ibilbidea begiz behatu zuten. Guztira, 19 ibilgailutan egindako kalteek guztira 14.000 euroko balioa dutela ondorioztatu dute.

Foruzaingoaren esanetan, herritarren laguntzari esker identifikatu eta atxilotu ahal izan dute kalte horien ustezko egilea. Izan ere, lekuko batek ispilu bat apurtzen ari zenean harrapatu zuen atxilotua.

Kaltetu gehienak Iturengo herritarrak dira, baina Iruñeko, Berako, Sunbillako eta Oitzeko herritarrak ere daude horien artean. Salaketa jarri dute guztiek.

Poliziaren izapideak amaituta, Iruñeko 1. zenbakiko Instrukzio Epaitegiaren esku utzi dute auzia, eta atxilotua datozen egunetan igaroko da epailearen aurretik.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Delituak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak