Gizartea -

Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Durangon bikotekideari borra batekin eraso egitea egotzita

Bestalde, gizonak bikotekidearengandik urruntzeko agindua urratu zuela egiaztatu zuen Ertzaintzak.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eta Durangoko udaltzainek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, atzo (astelehena) Iurretan, bikotekideari zabal daitekeen borra batekin eraso egitea leporatuta.

Erasoa, atzo, arratsaldeko bostak aldera gertatu zen. Ertzaintzak erasoaren berri izan ostean, biktima artatu eta gizona atxilotu zuten genero indarkeria egotzita.

Emakumeak jakinarazi zuenez, bikotekideak kolpeak eman zizkion eskuarekin eta baita borra batekin ere.

Gainera, gizonak bikotekidearengandik urruntzeko agindua urratu zuela egiaztatu zuten eta urruntzeko agindua urratzeko delitua ere egotzi zioten.

__________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintzaren albisteak Tratu txarrak Espainian Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Durango albisteak Gaurko azken orduko albistea Iurreta azken ordukoa Genero-indarkeriaren biktimentzako laguntza Matxismoa Durangaldea gaur