Gizartea -

Konstituzionalaren epaia

Menpekotasunen Euskadiko legeak ez ditu Estatuaren eskumenak urratzen

Epaia “albiste paregabea” dela adierazi du Eusko Jaularitzak, “are gehiago” Auzitegi Konstituzionalak “Gernikako Estatutuan jasotako eskumenak babestea ohikoa ez denean”.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Agencias

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kalamu kontsumitzaile klubak arautzeko puntuei dagokionean, Adikzioak eta Drogazaletasuna Artatzeko Euskadiko legeak Estatuaren eskumenak urratzen ez dituela ebatzi du Auzitegi Konstituzionalak.

Kalamu klubak arautzeko Nafarroako legearen inguruan hartutako erabakia oso bestelakoa izan zen, abenduan bertan behera utzi baitzuen Auzitegi Konstituzionalak. Orduan, legez kanpoko droga zela argudiatu zuen Auzitegiak epaian, honenbestez, zigor arloko gai bat eta Estatuari dagokiola erantsi zuen.

Kalamu kontsumitzaileen klubak arautzeko EAEko arauaren 83. artikuluari helegitea aurkeztu zio Espainiako Gobernuak, farmazia produktuen legedian, zigor arloko araudian eta segurtasun publikoan Estatuko eskumenak urratzen zituela iritzita.

Konstituzionalak helegitea tramitera onartu zuenean, artikulua bertan behera utzi zuen, baina legearen gainerako artikuluek indarrean jarraitu zuten: besteak beste, futbol-zelaietan zein pilotalekuetan erretzeko eta alkohola saltzeko debekua eta baita zigarro elektronikoak toki berdinetan erabiltzea ere.

Auzitara eraman zuten artikuluak “kalamu kontsumitzaileen elkarteen” sorrera aurreikusten du. Instalazioetan kalamua kontsumitzea posible izango da, baina helduak bakarrik sartu ahal izango dira zehazteke dauden baldintza batzuk betez. Gainera, klub horiek “kalamu eta beste substantzia batzuen kontsumo arduratsua sustatuko dute”, testuaren arabera.

Aldeen argudioak aztertu ondoren, Mariano Rajoyren Gobernuak aurkeztutako helegitea atzera bota du Auzitegiak, artikulua Konstituzioaren barnean dagoelako

Jaurlaritzak dio albiste "bikaina" dela

Eusko Jaurlaritzak uste du epaia “albiste bikaina” dela. Horren ildotik, Gasteizko Gobernuak txalotu egin du Konstituzionalak “Gernikako Estatutuko eskuduntzak blindatzea”.

“Oraingoan arrazoia eman diete Espainiako Gobernuari helarazi genizkion argudioei”, gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Drogak Auzitegi Konstituzionala