Gizartea -

Iragarpena

Neguko azken asteburua: hotza eta elurra 1.000 metrotik behera

Elurragatik abisu horia ezarri dute barnealdean iganderako. Astelehenean gehiago hoztuko du, baina ez du 500 metro baino beherago egingo.

Elurrak mendi tontorrak zurituko ditu berriro. Urduña, Andoni Azaren argazki batean.
Elurrak mendi tontorrak zurituko ditu berriro. Urduña, Andoni Azaren argazki batean.
Elurrak mendi tontorrak zurituko ditu berriro. Urduña, Andoni Azaren argazki batean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Neguari agur esateko sasoian saiko giroa izango dugu: hotza eta elurra 1.000 metrotik behera. Iragarpen hori egin du Euskalmetek datozen egunetarako, eta horri jarraiki, elurragatik abisu horia ezarri du barnealdean Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak iganderako.

Larunbatean nabarmen hoztuko du. Beroenak nekez iritsiko dira 10 ºC, eta mendebaldeko haize biziak hotz sentsazioa areagotuko du. Zerua goizean goizetik hodeitsu agertuko da, eta tarteka zaparrada batzuk botako ditu, txikiak orokorrean. Dena den, oro har, gehiago izango dira aterruneak. Iluntzerako, giroa egonkortuz joango da. Elur-maila goizean 800 metroren bueltan kokatuko da, eta arratsaldetik aurrera 1.000-1.200 metroren bueltan.

Igandean, negu giroa. Egunsenti hotz baten ondoren, maximoak ez dira 10 ºC-ra iritsiko. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea kostaldean bizi ibiliko da, eta horrek hotz sentsazioa areagotuko du. Goizean hodeitza saretu samar izango da, eta hortaz, litekeena da arratsalde erdira arte ateri eustea. Arratsaldeak aurrera egin ahala, giroa ezegonkortu eta zaparradak botako ditu, batez ere isurialde atlantikoan. Elur-maila 800-1.000 metroan kokatuko da, egunaren erdiko orduetan, zertxobait altuago. Hauek dira aurreikusitako lodierak: 0-5 cm 1.000 metrora, 0 cm 600 metrora, 0 cm 200 metrora. Ingurumaria horretan, barnealdean abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzak 00:00etatik 24:00etara.

Joeraren arabera, astelehenean are gehiago hoztuko du, eta elur-kota gehiago jaitsiko da. Dena den, ez da espero 500 metrotik behera egitea.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alerta meteorologikoak argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa Elurra Gaurko azken ordukoa Negua Hotz bolada gaur