Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakumezko batek bere bikotekide ohiak sexu-erasoa egin diola salatu du Ermuan

Urruntze-agindua hautsi, emakumezkoaren etxean sartu eta horri eraso egin dio. Sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta kartzelatu dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bere bikotekide ohiak sexu-erasoa egin diola salatu du emakumezko batek Ermuan. Gizonak emakumearekiko urruntze-agindua ezarrita zuen, eta agindu hura urratu du. 33 urteko ustezko erasotzailea espetxean sartu dute, sexu-askatasunaren aurkako delitua egotzita, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertaera biktimaren etxebizitzan jazo dira. Epailearen agindua hautsita, gizonezkoak horren etxean sartu da, emakumea iraintzen hasi eta sexu-erasoa egin dio. Biktimak kalera ihes egiten lortu du, eta gertuko taberna batean laguntza eskatu. Ertzaintzako agenteak mobilizatu dira, eta ospitalera eraman dute biktima.

Bien bitartean, hainbat ertzain etxebizitzara joan dira, eta barruan ustezko erasotzailea aurkitu dute. Atxilotu egin dute, urruntze-agindua urratzea eta sexu-askatasunaren aurkako delitua egotzita. Durangoko epailearen esku utzi dute ostiralean, eta horrek Basauriko espetxera bidali du ustezko erasotzailea.

-------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak emakumeak Tratu txarrak Espainian Ermua berriak Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Gaurko azken ordukoa Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako telefonoa Feminismoa