Gizartea -

Gertaera

Zornotzan ostiralean desagertu zen adineko baten bila dabil Ertzaintza

Ez da 73 urteko gizonak Zornotzako egoitzatik alde egiten duen lehen aldia. Ertzaintzak ikerketa zabalik dauka gertatutakoa argitzeko asmoz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrizaingo Sailak larunbat osoa eman du 73 urteko gizon baten bilaketa lanak koordinatzen. Adinekoa ostiral arratsaldean desagertu zen Zornotzan (Bizkaia) eta oraindik ez dute bere berririk izatea lortu.

Iturri berberek jakitera eman dutenez, adinekoa bizi den egoitzaren arduradunek ostiral arratsaldean eman zuten desagertzearen berri.

Larunbat goizean, 50 pertsonako taldeak bilaketa lanak hasi ditu; DYA, Gurutze Gorria, Ertzaintzaren talde mugikorra eta erreskate txakurren laguntzarekin.

Ikerketak aurrera jarraitzen du

Ertzaintzak bertan behera utzi ditu bilaketa lan horiek, izan ere aurrez pentsatutako leku guztiak arakatu dituzte. Ez da, gainera, agureak egoitzatik alde egiten duen lehen aldia.

Ertzaintzak ikerketa zabalik dauka gertatutakoa argitzeko asmoz eta, hipotesi nagusiaren arabera, litekeena da gizonak garraio publikoa hartu eta Zornotzatik atera izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea