Gizartea -

Santiago Compostela

Eutanasia 'ekintza gaitzesgarria' da, Iceta gotzainaren ustez

Bestalde, Mario Iceta Bilboko elizgizonak "bidezko" ikusten du tratamenduak bertan behera uztea gaixoaren sufrimendua ekiditeko , "nahiz eta horrek bizitza murriztu".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Iceta Bilboko Gotzainak eutanasiaren "berezko gaiztotasuna" salatu du, "ekintza gaitzesgarria" da beti, helburua gaixoaren heriotza duelako. "Lege berriak egin nahi ditugu baina, dagoeneko, dena idatzita dago", gaineratu du Icetak Gobernuak 2011ko martxorako onartu nahi duen heriotza duinaren legearen inguruan.

Compostelan Teologia Institutuak antolatutako Bioetikako Jardunaldietan Icetak adierazi duenez,&' || 'nbsp; zainketa aringarriak "erantzun aproposa" da gaixo terminalentzat, eta erabat arbuiatu du eutanasia "pasiboa eta aktinoa".

Era berean, Bilboko gotzainaren ustez, "bidezkoa" ikusten du tratamenduak bertan behera uztea gaixoaren sufrimendua ekiditeko , "nahiz eta horrek bizitza murriztu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea