Gizartea -

IRAGARPEN METEOROLOGIKOA

Alerta laranja amaituta, abisu horia aktibatu dute, 09:00ak arte

Atzo, udaberrian sartu ginen ofizialki (17:15ean); eta asteburuan ordua aurreratzea tokatuko da.

Zumarraga, elurtuta. Argazkia: Irene Landaluze
Zumarraga, elurtuta. Argazkia: Irene Landaluze
Zumarraga, elurtuta. Argazkia: Irene Landaluze

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elurragatik Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) barnealdean eta Nafarroako iparralde zein erdialdean atzotik ezarrita zegoen alerta laranja atzo eguerdian amaitu zen eta, hortik aurrera, elur-mailak gora egin du. Eguerditik gaur 09:00ak arte, ostera, abisu horia egongo da indarrean.

Nafarroa iparralde eta erdialdean elurrari dagokion alerta laranja atzoko 12:00ak arte egon da indarrean. Nafarroako Pirinioetan, ostera, abisu horian izan ziren eguerdira arte.

EAEn, asteleheneko 18:00etan ezarri zuten alerta laranja, elur-kota 200-300 metrora edo kota baxuagoetara jaitsi baitzen, eta astearte eguerdira arte egon zen indarrean.

 

 

Alerta laranja amaituta, elur-maila igo egin da. Gauzak horrela, astearte eguerditik asteazken eguerdira abisu horia sartu da indarrean barnealdean, elurragatik.

Negu giroko eguraldia nagusi bada ere, udaberrian sartu gara astearte horretan. Ofizialki 17:15ean sartu gara udaberrian eta 92 egun iraungo ditu urtaro berriak, ekainaren 21ean udan sartu arte.

Gainera, datorren igandean ordubete aurreratu beharko dira ordulariak ordu aldaketa dela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alerta meteorologikoak Eguraldia argazkiak Gizartea albisteak Elurra argazkiak Eguneko albisteak