Gizartea -
Eudel
EAEko bederatzi udalek Gobernantza Bikaintasunerako Europako Zigilua lortu dezakete
Irun, Beasain, Elgoibar, Urnieta, Basauri, Ermua, Leioa, Galdakao eta Mungiako udalek 2017ko Gobernantza Bikaintasunerako Europako Zigilua lortzeko aukera dute.
Agentziak | Erredakzioa
Irun, Beasain, Elgoibar, Urnieta, Basauri, Ermua, Leioa, Galdakao eta Mungiako udalek 2017ko Gobernantza Bikaintasunerako Europako Zigilua (ELoGE) lortzeko aukera dute gobernantzaren esparruan egindako lanagatik. Zigilu hori Europako Kontseiluak udalen zerbitzuaren kalitatea, berrikuntza eta eraginkortasun kontutan hartuta emandako golardoa da.
Gaur egun Europako 200 udalek baino ez dute zigilu hori, Eudel-Euskadiko udalen elkarteak jakitera eman duenez.
Bihar, martxoaren 20an, goizeko 10:00etatik aurrera, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 2017ko Gobernantza Bikaintasunerako Europako Zigilua emateko ekitaldia izango da. Bertan, Zigilua lortzeko proiektu pilotuan parte hartu duten 9 udaletako ordezkariak izango dira; baita, proiektu horretan parte hartu nahi duten euskal udeletako beste ordezkariak ere.