Gizartea -

Ekimena

Euskadiko 60 enpresak eta erakundek berdintasunaren aldeko Bai Sarea osatu dute

Eusko Jaurlaritzak sexuen arteko desberdintasunaren borrokaren alde duen konpromisoa berretsi du Iñigo Urkullu lehendakariak.

60 enpresek eta erakundeek berdintasunaren aldeko sarea osatu dute

1:10

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

60 enpresak eta erakundek berdintasunaren aldeko Bai Sarea antolakuntza osatu dute gaur, Emakundek bultzatuta. Eusko Jaurlaritzak sexuen arteko desberdintasunaren borrokaren alde duen konpromisoa berretsi du Iñigo Urkullu lehendakariak aurkezpen ekitaldian. Horrez gain, enpresek helburu hori lortzeko duten garrantzia ere azpimarratu du.

Berdintasunarekin kezkatuta dauden enpresak eta erakundeek osatutako ekimena da Bai Sarea. Antolakuntzetako berdintasun planen eragina areagotzeko elkarlan eremu bat sortzea du helburu.

2016an hasi ziren egitasmoa egituratzen. Beste erakundeekin esperientziak elkarbanatzeaz gain, antolakuntzek abian jarritako berdintasun politikak "indartzea eta gizartean eragin handiagoa izatea" lortu nahi du eragileek. Gainera, "enpresetan berdintasunaren alde egiten diren planek eta ekintzek duten eragina sendotu" nahi dute.

Zuzendaritzatik gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko konpromisoa hartu dute entitateko kideek. Halaber, bai gizonak bai emakumeak lanean berdin tratatuko dituztela berretsi dute.

Berdintasuna gizarte eta lan arloan

Sarean parte hartzen duten erakundeek berdintasuna hedatu beharko dute gizarte eta lan alorrean. Bestalde, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean egindako aurrerapenak ebaluatu eta zabalduko dituzte.

Lehendakariak aurkezpenean azaldu duenez, "gure antolakuntzak gizonez eta emakumez osatuta daudela kontuan izaten badugu", sarearen antolakuntza, pertsonen kudeaketa, eta gizartearen berrikuntza eta eragina hobeak izango dira.

Izakun Landaida Emakundeko zuzendariak, bere aldetik, ekimenarekin bat egin duten erakundeek "berdintasunaren aldeko urrats bat gehiago" emango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu biografia Eusko Jaurlaritza Gaurko azken ordukoa Enpresaburuak